XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aor, beraz, bi Erri ta bi Izate-modu: Espaiñi-tarrena, ta Euskalerritarrena.

Bi Erri oien, eta bi Izate-modu oien diperentzia, edo-noiz eta edo-zertan agértu izandira beti.

Eta iñoizkorik argien eta gordiñen Francotarrek sortu zuten gerra basatiar ortan; au egiztatu al izateko ditugun ejenpluen artean, ona emen urrengo auxe: Espaiñi-erri geien-geinetan, aberats, aundiki eta eliz-gizonak, langille ta jende pobreen kontra agértu dira gerrate ortan, baita gerratea baiño lenagoko denboretan ere; Euskalerrian, guziz bestera: langille, jendepobre eta elizgizon geienak, elkar bat eginda.

Espaiñarrek, ezin konpreni izan dute euskal-elizgizonen jarraikuntza ori, alegia, aundikiak utzi ta langilleen alde agertze ori.

Eskandalurik aundientzat dute ori aiek.

Orregaitik jáurti zuan, ezagun degun Llamas Komandante arek arako otso-amorratukeri ura: 16 Apaiz euskaldun fusillatu ditugula? 160 ere fusillatuko dítugu (!!!!).

Ejenplu orrek, aintxiñatik genekiena sendoagotu baizik eztigu egiten: Espaiñia-tarren eta Euskalerri-tarren elkar-konprenitu eziña ta elkar artu eziña.